Hainbat herrialdetako filmak izango dira ikusgai; Polonian, Hego Korean eta Kazakhstanen eginiko lanak, esaterako. Halaber, hiru dimentsioko animazio film bat eta Sundanceko jaialdian lehiatu ziren bi dokumental ere bai.
Bestalde, Oliver Stone zuzendariaren The Untold History of The United States telesail-dokumentala emango dute Donostiako aretoetan, baita AEBetako zuzendariak 2004an egin zuen Alexander: The Ultimate Cut filmaren 206 minutuko muntaketa berri bat ere.
Euskal Herrian eginiko bi film labur estreinatuko dira, halaber, sailean: Hotzanak, Izibene Oñederra zuzendariarena, eta Belarra mozten, Asier Altunarena. Lav Diaz zinemagile filipinarraren Prologo sa Ang DakilangDesaparecido film labur berriaren mundu mailako estreinaldia izango da. Zuzendari beraren Norte, Hangganan ng Kasaysayan / Norte, The End of History luzea ere sail berean izango da ikusgai, Cannestik igaro ostean.