Literatura

Henri Troyat idazlea hil da

Ehundik gora lan idatzi zituen, batik bat, eleberriak eta pertsonaia historikoen biografiak. 1911n jaio zen Errusian, baina 1920tik Frantzian bizi zen, iraultzatik ihesika alde egin baitzuen familiarekin. Frantziako Akademiako kide zen.

2007ko martxoaren 5a
16:07
Entzun
Henri Troyat (Mosku, 1911) ostiraletik larunbatera bitarteko gauean hil zen, heriotzaren berri gaur jakin bada ere. Heriotzaren arrazoi zehatzak zeintzuk diren oraingoz ez dituzte jakinarazi.

Arestian, aipatu bezala, Errusian jaio zen Troyat, jatorri armeniarreko familia batean, baina sobieten iraultzatik ihesi Frantziara iritsi zen 1920an. Harrezkero, Frantzian bizi izan zen, eta frantsesa hautatu zuen literaturarako hizkuntza.

Obra oparoa utzi du, ehun bat eleberri, biografia eta saiakeraz osatua. Gazte hasi zen arrakasta biltzen: 1938an, 27 urterekin, jaso zuen Goncourt saria L'Araigne eleberriarekin. Frantziako Akademiako kide zen. Frantsesez idatzi arren, Errusiaren presentzia handia da bere lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.