komunikabideak

Herri Irratiaren 2.200 grabazioren artxiboak erosi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoa 2.0 egitasmoaren barruan kokatu du erosketa, eta 200.000 euro ordaindu ditu. "1961etik bildutako lekukotza eta iritziek Euskal Herriaren kultur, politika eta gizartearen historia osatzen dute".

2009ko urriaren 22a
19:28
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak Herri Irratia-Loyola Mediaren grabazioak erosi ditu; artxibo historikoa. Bobina eta kasete moduko euskarri zaharretan 2.200 ale inguru eta horrenbeste mini-diskek osatzen dute irratiko grabaketa funtsa, eta Aldundiak 200.000 euro ordaindu ditu.

Gipuzkoa 2.0 egitasmoaren barruan kokatu du erosketa; hau da, kultur edukiak sarean guztientzako eskuragarri eta erabilgarri jartzen dituen programan.

Azpeitian Loiolako Santutegiko jesuitek irrati bat sortzea nahi eta 1961ean eratu zuten. Gipuzkoa izan du lurralde eremu, baina duela sei urtetik zabaldu egin da egitasmoa: Gasteizkoa 2003an sortu zuten, Bilbokoa 2004an, 2008an Durangokoa. Orain jesuitek saltzeko asmoa dute, abuztuan BERRIAk aurreratu zuenez.

Herri Irratiko soinu-funtsa "altxor handia" dela dio Aldundiak. "1961etik bildutako lekukotza eta iritziek Euskal Herriaren kultur, politika eta gizartearen historia osatzen dute, XX. mendeko euskal gizartearen garapena ulertu eta hobeto ezagutzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.