KULTURA

Hil eta 40 urtera, maite dute oraindik

Lau hamarkada dira Fernando Aire Xalbador bertsolaria hil zela.

Mattin Treku eta Xalbador bertsolariak. DEIADARRA
2016ko azaroaren 7a
08:03
Entzun

Fernando Aire Xalbador Urepelen (Nafarroa Beherea) jaio zen 1920. urtean. Bertsolaria eta artzaina, 16 urte zituela hasi zen bertsotan, eta plazaz plaza nahiz idatziz jardun zuen, XX. mendeko esanguratsuenetakoa bihurtzeraino. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) bertso bildumak argitaratu zituen, eta haren bertso idatzi nahiz bat-batekoak erreferente izan dira askorentzat.

Gertu izan zuen Euskal Herriko Bertso Txapelketako garaipena, eta gogoangarria da 1967ko finalean ikus-entzuleen txistu artean kantatutako bertsoa. 1976ko azaroaren 7an, bere omenez egiten ari zen herri bazkari batean, bihotzekoak jota hil zen.

Bertsolarien belaunaldi garrantzitsu bateko kide izan zen, kide izan zuen Martin Treku Mattin-ekin batera. Garai nahasietan kantatu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ostean hasi zen zabaltzen gero eta gehiago bertsolaritza. Hegoaldeko bertsolariekin lehiaketak antolatzen hasi ziren 1953an, baina mugarria beste bat izan zen, Mixel Aire Xalbadorren semearen ustez: "Aldaketa handiena Xalbador eta Mattinen garaiko bertsolariak Hegoaldera joatean gertatu zen. Urrats berezia izan zen hura".

Urtero omentzen dute Xalbador Egunez; 2004an sortu zen Deiadarra elkartea, Xalbador Egunaren ardura hartzeko eta euskaldunen ohiturak babesteko asmotan. Hari buruzko dokumentala ondu zuen Eneko Dorronsorok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.