Kultura

Hilaren 24tik 30era izango da Fipa jaialdia Miarritzen

Asier Altunak 'Bertsolar' bere filmaren aurrerapena eskainiko du, ikus-entzunezkoen jaialdiaren 24. aldian. Ohorezko EuroFipa saria Arte telebista kateak jasoko du.

2011ko urtarrilaren 12a
18:29
Entzun
Nazioarteko Ikus-entzunezkoen Fipa jaialdia hilaren 24tik 30era izango da aurten, Miarritzen (Lapurdi). Gaur aurkeztu dute, eta guztira sail ofizialean 70 lan lehiatuko dira, bost ataletan banatuta.

Sail ofizial horretatik kanpo Asier Altuna zinema zuzendariak Bertsolari filmaren aurrerapena eskainiko du, orain arte egina duenarekin.

Lehiaketatik haratago ere aipagarria da aurten Arte Frantziako telebista kultur kateak jasoko duela ohorezko EuroFipa saria. Hogeigarren urteurrena du Artek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.