Donostia 2016

Hiriko puntu kritikoak eraldatu nahi ditu Olatu Talka jaialdiak

Zazpigarren urtez egingo dute Donostian Olatu Talka jaialdia, maiatzaren 20, 21 eta 22an. Herritarrek eta eragileek 150 proiektu baino gehiago aurteztu dituzte, eta artearen bidez hiriko hainbat puntu kritiko eraldatzea izango dute xede horietako batzuek.

Olatu Talka jaialdiko stand-ak Gipuzkoa plazan, iaz. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
Ainhoa Sarasola.
2016ko martxoaren 2a
13:37
Entzun

Maiatzaren 20, 21 eta 22an egingo dute aurten Olatu Talka jaialdia, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan. Zazpigarren urtez, herritarrek eta eragileek aurkeztutako proiektuekin osatuko dute egitaraua, eta 150 proposamen baino gehiago jaso dituztela azaldu dute arduradunek. Horiek aztertzen eta nola gauzatu pentsatzen ari dira orain lantaldeko kideak, hirian zehar egitasmo guztiei tokia egiteko.

Aurten, herritarrek inoiz baino protagonismo handiagoa izango dutela azaldu dute, eta haiek hiriko espazioak eraldatzeko duten gaitasuna izango dela jaialdiaren ardatza. Hain zuzen, hiriko hainbat puntu kritikotan esku-hartzeak proposatu dituzte hainbat proiektu izango dira jaialdian. Udaleko Berdintasun eta Partaidetza sailek eta eragileek elkarlanean, hiriko puntu kritiko horiek identifikatzeko txostena egin zuten iaz, eta 41 puntu zehazten zituen mapa bat osatu zuten. Horietako batzuk eraldatzen eta "atseginago" bihurtzen ahaleginduko dira jaialdiaren bidez. Adibide gisa, Morlans, Egia eta Loiolako Erriberetan esku-hartzeak izango direla aurreratu dute.    

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.