Hiru egunez musika jaialdia Azpeitian, hilaren amaieran

We Are Standard, Rauelsson, Willis Drummond eta Capsula ariko dira, besteak beste, Aitzealdenk jaialdian

Erredakzioa
2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Apirilaren 27tik 29ra bitartean egingo da Azpeitian (Gipuzkoa) aurrenekoz Aitzealdenk! Zuzenean musika jaialdia. Triku Festie jaialdia zenaren oinordekoa da. Euskal Herriko nahiz nazioarteko bederatzi taldek osatuko dute jaialdia, egun bakoitzean hiruna talderen emanaldia izango delarik Sanagustin kulturgunean.

Apirilaren 27an, ostiralarekin, Mondocane herriko taldeak, Capsulak eta Antillesek emango dute kontzertua. Ur Azala diskoa aurkeztuko du bertako taldeak. Hilaren 28an, Inoren Ero Ni eta Willis Drummond rock indartsuko taldeak eta Great State disko berriaren biran buru-belarri dabilen We Are Standard ariko dira. Hilaren 29an, igandez, Santiago Latorre eta Rauelsson ariko dira. Soinu inprobisazioa eta ikus-entzunezko proiekzioa zuzenean nahastuko ditu Latorrek, eta Rauelssonek Piter Broderick izango du alboan.

Jaialdiko egun bakoitzerako sarrerak egongo dira, eta nahi dutenentzat hiru egunetako bonua ere egongo da. Sarrerak www.sanagustinkulturgunea.net edo www.aitzealdenk.com webguneetan lor daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.