Jazz latinoa ondo ordezkaturik egongo da Gasteizko Jazz Jaialdian, uztailaren 10etik 15era bitartean. Antolakuntzak atzo jakinarazi zuenez, Michel Camilo piano jotzaile dominikarra eta Giovanni Hidalgo perkusionista puertorricarra elkarrekin ariko dira. Erritmo karibetarrak eta jazz armoniak musika klasikoarekin uztartzen ditu Hidalgok, teknika bizi eta trebez. Hiru Grammy sari irabazi ditu, eta beste lau alditan izan da hautagai. Danilo Perez musikari panamarra ere ariko da aurtengo aldian, bere trioarekin.
Uztailaren 16an Miles Davisi eskainiko zaion omenaldian parte hartuko du Perezek. Jazz musikari estatubatuar handia omenduko baitute haren hiru ikaslek: Herbie Hancockek, Wayne Shorterrek eta Marcus Millerrek.
Davisen omenaldiaren aurreko egunean Ruben Blades kantari eta musikari panamarra ariko da Roberto Delgadoren orkestrarekin batera, jaialdiak izango duen ukitu latinoa mantenduz.
Hiru musikari latino batu zaizkio Gasteizko Jazz Jaialdiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu