'Hizkuntzaren keinua' osatu dute 25 idazlek eta 26 ilustratzailek

Euskara dute ardatz nagusi Kontseiluaren enkarguz egin eta orain liburuan bilduta argitaratutako lanek

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan, Hizkuntzaren keinua liburu kolektiboa kaleratu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz.

Aingeru Epaltza, Itxaro Borda, Patxi Zubizarreta, Anjel Lertxundi, Unai Elorriaga, Karmele Jaio Aureia Arkotxa, Rikaro Arregi Diaz de Herdia, Iban Zaldua eta eta Harkaitz Cano daude idazleen artean; ilustratzaileen artean, Jokin Mitxelena, Aitziber Alonso. Maite Gurrutxaga, Erramun Landa, Eider Eibar eta Begoña Durruti, besteak beste. Leire Salaberria da azaleko irudiaren egilea.

Muga bakarra jarri zieten idazleei testuak eskatu zizkietenean, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak liburuaren hitzaureran dioenez: 1.000 karakteretik gora ez idaztea. Muga hori errespetatuta, idazle bakoitzak bere hautua egin du formari edo generoari dagokionean: ipuina, narrazioa, olerkia, istorioa, oroitzapena, hausnarketa…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.