«Hesitik barrena, lore katramilatuen arteko tarteetan, joka ikusten nituen. Bandera zegoen tokirantz zetozen eta nik hesi ondotik segi nuen. Luster bila zebilen belarretan zuhaitz loredunaren aldamenean. Bandera atera zuten, eta joka ari ziren. Orduan bandera berriro jarri eta muntora joan ziren, eta hark jo zuen eta besteak jo zuen. Orduan aurrera egin zuten, eta nik hesi ondotik segi nuen. Luster zuhaitz loredunetik apartatu zen eta hesi ondotik segi genuen eta haiek gelditu eta gu gelditu eta nik hesitik barrena begiratu nuen Luster belarretan bila zebilen bitartean.
«Etorri, caddie». Jo egin zuen. Belardian barrena joan ziren. Nik hesiari heldu eta joaten ikusi nituen.
NOBELA (HASIERA)
Egilea: William Faulkner.
Itzultzailea: Maria Garikano.
Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.
Jatorrizko izenburua: The Sound and The Fury.
Jatorrizkoaren argitalpen urtea: 1929.
Itzulpenaren urtea: 1992.
Argitaletxea: Ibaizabal (Literatura Unibertsala bilduma).
Azalpena: Uztailaren 6an 50 urte izango dira William Faulkner hil zela, eta ekitaldi asko egingo dira haren omenez. Haren bi nobela daude euskaratuta: Hotsa eta ardaila-z gain, Santutegia (Xabier Olarrak itzuli eta Igelak 1990ean kaleratua). Horrez gain, Arrosa bat Emily-rentzat ipuina itzuli zuen Imanol Zubiriak Ttu-ttuá aldizkariaren 0,2. zenbakian (1984an).
Literatura. Pasarte hautatua. William Faulkner
'Hotsa eta ardaila'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu