ARGAZKILARITZA

Hutsik geratu diren lekuak

Etxe kaleratzeen ondorioz hutsik geratu diren lekuak dira Miguel Leacheren erakusketaren oinarria. [Youtube]http://youtu.be/DlzVKiTqS4M[/Youtube]

Inigo Astiz
2013ko otsailaren 8a
16:35
Entzun

Miguel Leache artistak Uharteko Arte Garaikideko Zentroan "Por los días felices" izeneko argazki erakusketa ireki du. Nafarroan ateratako 92 argazki daude guztira ikusgai. Etxegabetze baten ondoren eta hurrengo biztanleak sartu aurreko unean erretratatzen ditu espazioak artistak, hots, hutsik dauden unean. Apirilaren 7ra bitartean egongo da zabalik erakusketa.

Bizilagunik gabe gelditu diren etxeen negatiboa ere erakutsi nahi izan du Leachek Uharten. Bost minutuko bideo bat sortu du horregatik, eraiki berri den Iruñeko auzo bateko irudiak bilduz. Oraindik inork erabiltzen ez dituen errotondak, ezer argitzen ez duten farolak ageri dira ikusentzunezko piezan. Hondea makinak joan, eta lehen biztanleak heldu arteko uneak erakusten ditu bideoak. "Objektuen bidez, jendearen bizitza erakutsi nahi izan dut", azaldu du artistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.