Txalapartaren arabera, “ hegazkinetik jaitsi gabe, eta modu zakarrean atzeman zuten, inolako azalpenik eman gabe”. Atxiloketaren zergatiak jakiteko hainbat gestio egin zituzten baina argitaletxearen arabera ez zuten inolako erantzunik jaso. Gainera atxilotuta egon zen 24 orduetan dei bakar bat egiteko aukera izan zuen Egañak, eta “atxiloketaren berri emateko erabili zuen”.
Mario Salegi idazlearen inguruko galderak egin zizkioten Egañari. “Gerra Zibilari buruz eta Mario Salegiren bizitzako pasarte batzuei buruz galdetu zidaten”, azaldu du Egañak berak. Mario Salegiri buruz hainbeste galdera egin izanak harritu egin zuen. Mario Salegiren artxiboetan ager daitekeen informazioaren beldur dagoenik badela susmatzeko bidea ematen dio horrek. «Galindezi buruz eta beste kontu batzuei buruz dokumentu asko baitaude Salegiren artxiboan. Horiek guztiak, ordea, «hipotesiak baino ez dira», Egañak dioenez.
AEBetatik kanporatu eta Madrilera (Espainia) bidali zuten bueltan. Madrilera iritsi zenean, “zain zituen polizia espainiarrak AEBetako poliziek bidalitako txostenak eskuan zituztela”. Hala ere, kargurik gabe utzi zuten aske.
Txalaparta argitaletxeak bere gaitzespena adierazi du “lankideak jasotako tratu eta bere eskubideei dagokien erabateko begirune eza dela-eta”.Argitaletxeak bidalitako oharraren arabera, “adierazpen, ikertze eta hedatze askatasunari eginiko eraso argi baten aurrean aurkitzen gara, eta AEBtako gobernuaren izaera gero eta faxistagoa erakusten du ekintza honek”.
Literatura
Iñaki Egaña, Txalaparta argitaletxeko editorea 24 orduz izan dute atxilotuta New Yorken
AEBetara egin zuen bidaia jaon den igandean Iñaki Egaña idazle, historialari eta ikerlariak. Txalaparta argitaletxeko editorea da Egaña eta argitaletxeak prentsa ohar batean jakinarazi duenez ez zuen New Yorkeko aireportutik irtetea lortu. “Egañak pasa den igandean New Yorkera bidaiatu zuen, Ameriketako Estatu Batuetan euskaldunekin erlazionatutako materiala bildu eta honenbestez, artxiboetan ikertzen jarraitzeko asmoz”, dio Txalaparta argitaletxearen oharrak. Antza denez, argitaletxeak hainbat liburu kaleratu ditu gai horren inguruan. Mario Salegiren idazlearen artxiboak begiratu eta seme-alabekin Manhattanen buelta bat egitea zen Egañaren asmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu