Heriotza

Iñaki Goenaga euskaltzalea hil da

Iñaki Goenaga (Azpeitia, 1905) =i Sistiya =i euskaltzalea hil da gaur goizean, erietxean. Azpeitiko =l Uztarria == http://www.uztarria.com/ =l Kultur Koordinadoraren webguneak dioenez, Goenaga ingresatuta zegoen lehengo astetik, lepauztaia hautsi zuelako, eta gero pneumonia harrapatu zuen.

2005eko maiatzaren 27a
18:01
Entzun
Goenaga Azpeitiako Loiolan jaio zen, Ormaetxe baserrian. Azpeitiarra bazen ere, handik kanpo egin zituen urte gehienak. Eibarren, Irunen, Venezuelan, Argentinan... Preso hartu zuten Santoñan (Espainia) italiarrek eta Lizarrako, Iruñeko eta Urduñako kartzeletan egona zen. Orain berriz ere Azpeitian bizi zen, eta Hendaian oporraldi txikiak pasatzen zituen.

Lauaxeta, Zaitegi, Orixe eta beste hainbat lagun izan zituen inguruan, eta jazarpen guztien gainetik, euskara beti izan zuen ahoan, bihotzean eta paperean. Egunkarietan idatzi zuen, gerra kronikak frontetik, eta liburu bat ere itzuli zuen, alemanieratik euskarara (Wilhelm Tell, Yakintza, 1934-1935, eta duela gutxi Eizie Elkarteak berrargitaratua), baita beste hainbat lan egin ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.