Iñaki Zelaiak ere lortu du Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetara zuzenean sailkatzea, atzo arratsaldean Bilboko final-laurdena irabazita, Arriaga antzokian. 643 puntu batu zituen.
Ondoren Julio Soto (639,5), Maddalen Arzallus (636,5), Amaia Agirre (631,5), Jexux Mari Irazu (599,5) eta Asier Otamendi (588) geratu ziren. Mila ikusle inguru izan ziren Arriagan.
Zelaiaz gain, Jone Uria eta Etxahun Lekuek ere irabazia dute txartela, urriaren 3an Zestoan (Gipuzkoa) eta herenegun Leitzan (Nafarroa) nagusituta.
Hurrengo bi final-laurdenak Uztaritzen (Lapurdi) eta Zarautzen (Gipuzkoa) izango dira, larunbatean eta igandean hurrenez hurren.
Bertsolaritza
Iñaki Zelaia ere finalaurrekoetara, Bilbon irabazita
Txapelketa Nagusiko hirugarren final-laurdenean Julio Soto, Maddalen Arzallus, Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu eta Asier Otamendi sailkatu dira ondoren, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu