Iazkoaren antzekoa izan da aurtengo Durangoko Azoka, Jon Irazabal zuzendariak gaur eguerdian azokaren lehen balorazio gisa esan duenez. Larunbatean hasi zen azoka, eta ez oso ondo, haren arabera, ez zelako jende askorik ibili ez orduan eta ez domekan. Geroztik ibili da jendea, eta joan den urteko salmentari eustea lortu dute disko eta liburuen argitaletxeek.
Gehien salduenen artean dira Autopsiarako frogak (Koldo Izagirre), Moroak gara behelaino artean? (Joseba Sarrionandia) eta Eskarmentuaren paperak (Anjel Lertxundi) liburuak, eta Ortzemugak begietan (Ken Zazpi) eta Txinaurriak (Mikel Laboaren hemeretzi kanturekin osaturiko bertsio bilduma) diskoak.
Gaur 20:00etan bukatuko da 45. Durangoko Azoka.
Ahotsenea ere ondo
Gotzon Barandiaran Ahotseneako arduradunetakoa ere gustura azaldu da gaur, egunotako balorazioa egitean. "Bizipoza izan da Ahotsenean egun hauetan, bai sortzaile, bai hartzaileengan. Denak oso pozik gaude".
kulTURA
Iazko salmenta kopuruari eutsi dio Durangoko Azokak
Jon Irazabal zuzendariak lehen balorazioa egin du. Ahotseneako arduradunak ere kontent daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu