Iazko sarietan gailendu ziren abesbatzak Tolosan ariko dira gaur

Kup taldea da Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusia irabazten saiatuko diren bost taldeetako bat

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Europako abesbatza lehiaketa nagusien iazko ekitaldietan nagusitutako bost abesbatzak Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusia irabazteko lehian ariko dira gaur, Tolosako Leidor antzokian, 17:30etik aurrera: Coro Cita di Roma (Italia), Kup taldea (Euskal Herria), Consono Chamber Choir (Alemania), Svenska Kammarkor (Suedia) eta Cantemus Children's Choir (Hungaria). Urtero jokatzen da Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusia, Europako abesbatza lehiaketa nagusiak jokatzen diren hiriak txandakatuz, eta aurten Tolosari egokitu zaio txanda.

Kup taldeak Tourseko (Frantzia) abesbatza lehiaketan irabazi izanari zor dio gaur Leidorren aritzeko eskubidea. Gabriel Baltes Musikeneko irakasleak sortu zuen Kup Taldea, Euskal Herriko hainbat lekutako musikari batuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.