Eleberririk ez zegoen euskarazko literaturari zuzendutako 2006ko Euskadi Sarirako aukeratuen artean. Iban Zaldua pozik agertu da, hain zuzen ere, ipuinekin irabazi duelako saria. Epaimahaiak, besteak beste, azpimarratu du Zalduak Etorkizuna: hamabost ipuin ia politiko lanarekin "laburtasunari ateratzen dion etekina".
Xabier Olarrarentzat izango da itzulpengintza atalari dagokion 2006ko Euskadi Saria. Epaimahaiak adierazi du Raymond Queaneauren Estilo ariketak lana "itzulezinaren eredutzat" hartua izan dela. Horregatik, nabarmendu du lan hori itzultzeko Olarrak izan duen ausardia. Gainera, itzulpen lana "oso ondo" egin duela iritzi dio epaimahaiak.
Euskadi Sariak
Iban Zalduak eta Xabier Olarrak jasoko dituzte euskarazko eta itzulpengintzako Euskadi Sariak
Gaur jakinarazi dute nork jasoko dituen 2006ko Euskadi Literatura Sariak euskarazko eta itzulpegintzako atalei dagokienez. Iban Zalduari (Donostia, 1966) emango diote euskarazko literaturari zuzendutako 2006ko Euskadi Saria =iEtorkizuna: hamabost ipuin ia politiko=i (Alberdania) lanagatik. Itzulpengintzako atalari dagokionez, berriz, Xabier Olarra izango da saritua. Olarrak Raymond Queneauren =iEstilo ariketak=i (Igela) itzuli du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu