Idazlan oro ez dira Euskal Erakustokiaren gogoko

Monzon, Lafitte, Barbier eta gisa horretako sona handiko idazleen eskuizkribuak izan daitezkeela diote

Aitor Renteria.
Sara
2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Donibane Lohizuneko kultur taldea da Begiraleak, eta hainbat sailetan dihardu euskal kultura eta euskara sustatuz. Elkartearen artxiboetan hainbat eskuizkribu atzeman dituzte, eta Baionako Euskal Erakustokiko arduradunengana jo zuten, elkartearentzako kopia bat egin eta eskuizkribu horiek erakustokiak atxiki zitzala proposatzera. «Erantzun ziguten ez zela haien eginkizunetan sartzen, eta, horregatik, guk atxiki behar izan ditugu», dio Joseba Aurkerena idazle eta Begiraleak elkarteko kideak.

Monzon, Barbier, Larzabal, Iratzeder eta hainbat euskal idazleren lanak argitaratu ditu Begiraleak taldeak. Izkribu horiek elkartearen artxibategietan agertu dira. Kasu batzuetan jendeek egindako kopiak dira, eta egilearen sinadura daukate. Bertze batzuetan, aldiz, ez dago sinadurarik, eta idazleen eskuizkribuak izan daitezkeela uste dute. «Idazkerak erkatu eta haiena den ikertu beharko litzateke», dio Xabi Soubelet idazle eta Begiraleak-eko kideak. Lan horien balioa handia izan daitekeela nabarmendu du. Euskal Erakustokiaren erantzuna, ordea, harrigarria.

Barandiaran omendurik

Sarako azokak Joxemiel Barandiaran omendu du aurten. 1940. eta 1953. urteen artean Saran bizi izan zen Barandiaran. Saran bizi izan zen urte horietan zientzia ikerketa ugari egin zituen. Ikerketa horiek bilduak izan dira geroztik. 2000. urtean argitaratu Bosquejo etnográfico de Sara lana dago aipatutako lan horien artean. «Liburua bere osotasunean egin nahi izan dugu. Hilabete luzeak eman ditugu hori egiten. Emaitza altxor bat da, bai hizkuntza eta bai etnologiaren aldetik», nabarmendu du Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.