Eñaut Elorrieta, Iñaki Urruzola, Josu Zabala eta Josu Larrinagaren hitzaldiak eskainiko ditu Debako Udaleko Euskara Batzordeak antolatutako zikloak, hilaren 8an, 16an eta 23an. «Euskal musikak eta musikagileek euskaldunongan eta talde identitatearen eraikuntzan izan duten eragina ikusi eta gaur egungoek ere izan dezaketenaz hausnartzea» da zikloaren helburuetako bat, antolatzaileek azaldu dutenez. Debako Kultur Elkartean izango dira hitzaldi guztiak, 19:00etan hasita.
Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko kantariak eta Iñaki Urruzola Mondragon Unibertsitateko irakasleak egingo dute lehen hitzaldia, etzi. Bigarrena, Josu Zabala Hertzainak, 7 Eskale eta Gu ta Gutarrak taldeetako kide ohiak, hilaren 16an. Azkena, Josu Larrinaga soziologoarena izango da, hilaren 23an. Zikloaren osagarri, dokumentalen emanaldiak (Zai Zoi Bele eta Salda badago), ikastaroak (perkusioa, hip hopa…) eta bestelako emanaldiak ere izango dira Deban egunotan.
Identitatearen eraikuntzan musikak duen eraginaz ariko dira Deban
Eñaut Elorrietak eta Iñaki Urruzolak egingo dute lehen hitzaldia, eta beste biak Josu Zabalak eta Josu Larrinagak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu