MASKARADAK

Igandean Sohütan egitekoak ziren maskaradak bertan behera utzi dituzte

Herriko pertsona baten heriotzagatik utzi dituzte bertan behera, ehorzketak igandean egitekoak baitira.

Buhameen taldea neskek osatuko dute aurtengo maskaradetan. ALLANDE SOKARROS
2016ko urtarrilaren 8a
19:48
Entzun

Euskal Irratiek eman dute emanaldia bertan behera uztearen berri. Lehen hitzordua hurrengo igandean izango da, hilak 17.

Maule-Lextarre atarian dago Sohüta, eta herri horrek berak ditu jokatuko 2016ko maskaradak Zuberoako plazetan zehar. Ohiturari jarraikiz herrian bertan egingo diren lehen eta azken agerraldiez gain, sohütar gazteek lurraldeko 11 herritan egingo dituzte jelkaldi edo ateraldiak. Maskaradak igandean ziren hastekoak, eta apirilaren 10era bitartean izango dira ikusgai.

Battitta Berrogain eta Alain Guimon izango dira aurtengo errejentak. Sohüta da, biztanle kopuruz, Zuberoako bigarren herria, 1.130 bizilagunekin. Hirigune orotan bezala, euskarak etengabe atzera egin du azken hamarkadetan, eta Hokiko baserri auzoan dira topatzen euskaradun gehienak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.