Igeldoko parkea, rockaren aterpe

The Horrors, Maximo Park eta Anari ariko dira, besteak beste, Kutxa Kultur Festibalean irailaren 7an eta 8an

The Horrors izango da Kutxa Kultur Festibaleko talde nagusietako bat. Z / BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Bi eguneko pop eta rock jaialdiaizango da Kutxa Kultur Festibalaren bigarren aldia. Irailaren 7an eta 8an egingo dute, Donostiako Igeldo jolas parkean. Egun bakoitzean, lau talde ariko dira, arratsaldean hasita, eta, egun bakoitzean, 2.500 lagunentzako lekua atonduko dute bi agertokitan banatuta.

Russian Red espainiarrak zabalduko du jaialdia, irailaren 7an, Belle & Sebastianen kantuak joz (18:00). The Wip Manchesterko taldeak emango dio segida (19:40). Pop argitsua eta dantzagarria lantzen dute, Primal Scream eta Happy Mondaysen eran. Eta honako hauek osatzen dute jaialdiko lehen eguneko egitaraua: The Raveonettes (21:20) Danimarkako bikoak —Sune Rose Wagner (gitarra eta ahotsa) eta Sharin Foo (baxua eta ahotsa)—, Jesus & Mary Chains eta The XXen soinu ezaugarriak, elektronika eta 50ekoetako eta 60koetako rockaren akordeak uztartzen dituenak, eta Maximo Parkek (23:10). Post punk ingeleseko talde esanguratsuenetakotzat dute askok Maximo Park. Erritmo arinak, dantza itsaskorrak eta berehalako melodiak uztartzen ditu, Kaiser Chiefs eta Franz Ferdinanden eran.

Bigarren egunerako, irailaren 8rako, hiru talde ditu hitzartuak antolakuntza taldeak, laugarrenaren faltan. Anari ariko da aurrena,egun argitan (18:00). Ondoren ariko den taldea da antolakuntzak zehazteke duena. Eguna iluntzen hastearekin batera, Love of Lesbian Espainiako indiearen ikurretako bat ariko da (21:20), eta The Horrors taldeak emango dio jaialdiari amaiera (23:10). Egun, puri-purian dago talde ingelesa, New Musical Express aldizkari espezializatuak haien Skying diskoa 2011ko diskorik onena aukeratu zuenetik.

Kontzertuak hasi aurretik eta kontzertu tarteetan Gipuzkoako hainbat talde hasiberri ere ariko dira. Egun bakarrerako sarrerak 40 euro balioko du, eta bi egunetakoak 74 euro balioko du. Kutxasarrerak sarearen bidez soilik eskuratu ahal izango dira sarrerak, eta autobusak irtengo dira orduerdiro Bulebarretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.