Bertsolari Txapelketa Nagusia

Igor Elortzak irabazi du Legazpiko kanporaketa

Haren atzetik sailkatu dira Beñat LIzaso, Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Ainhoa Agirreazaldegi eta OIhana Bartra, hurrenez hurren.

berria.info
2013ko urriaren 19a
21:21
Entzun

Igor Elortzak irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa, gaur Legazpiko Urbeltz pilotalekuan (Gipuzkoa) jokatu den saioan, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Durangoko bertsolariak 679 puntu eskuratu ditu.

Gainerako bost bertsolariek puntuazio hauek eskuratu dituzte: Beñat Lizaso (643), Jokin Uranga (637), Iñigo Mantzizidor Mantxi (632,5), Ainhoa Agirreazaldegi (600,5) eta Oihana Bartra (587).

Oraingoz, Elortzaz gain, Jon Martin, Agin Laburu, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi sailkatu dira zuzenean finalaurrekoetarako.

Seigarren eta azken kanporaketa hurrengo larunbatean jokatuko da, Oionen (Araba). Honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amurizak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.