Ikus-entzunezkoak

Ikus-entzunezkoen sormenerako laborategia irekiko du Tabakalerak

Datorren urtetik aurrera hasiko da martxan laborategia, helburu zehatz batekin: euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza sustatzea, sektoreko eragileekin elkarlanean.

Tabakalera, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
itziar ugarte irizar
2017ko abenduaren 14a
16:27
Entzun

Urtebeteko parte hartze prozesuaren emaitza da gaur goizean Donostian aurkeztu duten laborategi proiektua. Sektoreko 80 pertsona baino gehiagok hartu dute parte prozesuan, eta Mondragon Unibertsitateko Amaia Pavon ikerlariak eta Ibai Arantzabal Goinena Komunikazio taldeko zuzendariak gidatu dute. Hainbat funtzio bete nahi ditu laborategiak: euskarazko ekoizpenaren irismena areagotzea, formatu berriak lantzea, ikus-entzunezkoen sektorean onura eragitea, eta nazioartekotzea, besteak beste.

Tabakaleraren barruan integratuko da laborategia, eta bertan aurkeztu dute proiektua. Eneko Goia Donostiako alkatea, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren arteko solasaldia izan da aurkezpenaren ostean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan kokatu dute laborategia, eta ekimena instituzioek elkarlanean sustatu dutela nabarmendu dute. Erakundetako hiru ordezkariek "estrategikotzat" jo dute proiektua ikus-entzunezkoen eremuan euskararen presentzia areagotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.