«Kolpe basati bat jaso, eta aldi baterako arrazoimenaren eta eskuen erabilera erabat galdu izan banu bezala sentitu nintzen». Sergei Ratxmaninov musikagile errusiarraren hitzek galtzearen ideiaren inguruko gogoeta egiten dute. Ruemaniak Kolektiboko artistek Sergei bere azken lanaren oinarrian hartu dute ideia bera. Horrekin batera, artistekmitoen inguruko hainbat galdera plazaratu dituzte.
Sergei ordubeteko dantza instalazioa da. Asteburuan aurkeztuko dute Bilboko Alondegian; guztira, lau emanaldi egingo dituzte, bi larunbatean eta beste bi igandean, 19:00etan eta 21:00etan. Aurrekoetan bezala, taldeak «ezustekoaren ideia» garrantzitsutzat jo du oso, eta ez du bere lanaren parte txiki bat baino ikusarazi nahi izan. Alondegira bilduko den oro «esperientziaren inguruko bidaia» bat egitera gonbidatuko dutela azaldu dute taldekideek. Alaitz Arenzanak, Jorge Lastrak, Maria Ibarretxek eta Izaskun Santamariak osatzen dute Ruemaniak Kolektiboa.
Surrealismoaren kutsua igarri zaio Sergei lanari, baita sinboloenerabilera indartsua ere, nahiz eta artistek ez dieten horri garrantzi handirik ematen: «Sinboloak egon badaude, baina guretzat, sinbolikoki egon beharrean, fisikoki daude gehiago». Aipatu bezala, lanak mitoen galera eta birsorkuntzaren inguruan hausnartzen du: «Mitoak beti jausiko zaizkigu, eta hor dago galtze handi hori, mito berriak eraikiz bizitzen ikasten duzu, idulki bat beste batengatik aldatzenduzu», azaldu du Ibarretxek. Ondorio horretara heltzeko, lan handia egin behar izan dute; Kolektiboko lagunak luzez ibili dira pieza sortzen, artean geldialdia egin dutelarik. Alaitz Arenazak ezinbestekotzat jo du garai bien arteko geldialdia: «Guretzat oso interesgarria da tarte hori, ideiak eta perspektibak asko aldatzen baitira». Taldeak «biltzar bidezko» sormen prozesuadarabil.
Zenbait mintzaira uztartuz
Zinemaren mintzaira oso presente dago Ruemaniaken lanetan, izan ere, performance, dantza, zinemagintza esperimentala eta bideo sormeneko mintzairak bateratzen dituzte. Oraingoan ere, hala egindute, eta ohiko duten bideolanen erabileraz gain bere ekintza performatiboan ere zinemaren mintzairaz baliatu dira. «Zinemaren erreferentea dugu, pelikula batean sartzea oso erreza da, eszenikoan zailagoa izaten da», adierazi du Lastrak. «Guk ere esperientzia hori bilatu nahi izan dugu». Mintzairen arteko uztartze hori istorioari «osotasun narratiboa» emateko bide da, Arenzanaren hitzetan.
Ikuslearentzako «bidaia» bat izan nahi du Ruemaniak Kolektiboaren 'Sergei'-k
«Galtzearen ideia» oinarri duen dantza instalazioa estreinatuko du asteburuan Bilboko Alondegian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu