Illarramendiren '3. sinfonia'-ren grabazioa kaleratu dute, EOSek iaz egina

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Angel Illarramendik dituen zazpi sinfonietako hirugarrena kaleratu du Madrilgo Karonte etxeak, Harri zuria izenekoa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatu zuen lan hori 2009ko maiatzean, Musikaste jaialdiaren amaiera kontzertuan, Ruben Gimenoren zuzendaritzapean. 1988an konposatu zuen Harri zuria sinfonia Zarauzko musikagileak, eta hiru zati biltzen ditu. ...gure barruan dugun su geldia... lehen lanak bost minutu pasatxoko iraupena dauka, Zure azal urdin leun gozoa usaintzen dut bigarren zatiak 11 minututik gorakoa dauka, eta Arrasateko kanpaiak azken zatiak ia zazpi minutuko iraupena dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.