Bertsolaritza

Ilunben, zortzi mila bertsozaleren aurrean

Igande arratsaldean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala, Donostiako zezen-plazan.

2007ko abenduaren 11
17:57
Entzun
Jon Maia, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira igandean Ilunbeko zezen-plazan (Donostia) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean, zortzi mila lagunen aurrean aritu ere seguruenik. Ikusle aldetik helburu hori jarri dute antolatzaileek, eta sarrerak martxa onean doaz saltzen.

Abenduaren 3an ipini zituzten salgai, eta ohiko lekuetan ostegun arratsaldera arte egongo dira. Alerik geratzen bada, Ilunben bertan erosi ahal izango da sarrera, 12:00etatik aurrera. 17:00etan hasiko da finala. Saroi Jauregik egingo ditu gai-jartzaile lanak.

2003an Maialen Lujanbiok irabazi zuen txapela, eta aurtengo txapelketan ez irtetea erabaki zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.