FANTeko epaimahaiak aipatu duenez, In order of disappearence saritu du "thrillerraren mundua eremu irrealera eramateagatik, umore beltz dosi handiarekin". Izan ere, drama, thrillerra eta komedia beltza nahasten ditu Molanden lanak. Horretaz gain, Euskal Gidoilarien Elkarteak emandako Gidoi Onenaren Saria eta FAS zineklubak ematen duen Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria ere lortu ditu.
Film laburren atalean, epaimahaiak Marc Martinezen Caradecaballo (Herrialde Katalanak) lanari eman dio Film Labur Onenaren Saria. Epaimahaiaren arabera, "oso irudi indartsuetan oinarrituz, atmosfera beldurgarri eta aldi berean hurbilekoa sortzea lortzen du".
Euskal Film Onenaren saria, berriz, Khris CemberrenViaje a pies animaziozko lanak jaso du. Lan horretan, "argumentu erakargarriaren, ehundura zainduaren eta pertsonaien bikoizketa lan bikainaren nahasketa sofistikatua" baloratu du epaimahaiak.
Ikusleen saria, azkenik, Nassos VakalisenDinner for few film laburrak (Grezia) jaso du.
FANTen 21. edizioko sari banaketa ekitaldia gaur arratsaldean, 20:00etan, egingo da Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan Gonzalo Bendalaren Asesinos inocentes lanaren emanaldi berezia eskainiko dute