Iñaki Dorronsoro izango da Eusko Ikaskuntzako burua
ERAKUNDEAK. Uztailaren 20an egingo du Ezohiko Batzar nagusia Eusko Ikaskuntzak, Donostiako Miramar jauregian duen egoitzan. Hautagaitza bateratua aurkeztuko da hauteskundeetara, eta Iñaki Dorronsoro Plazaola da lehendakari izateko hautagaia. Hauteskunde mahaiak eratuko dira Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko lurraldeko bulegoetan, eta bideokonferentzia bidez loturik egongo dira guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu