MUSIKA

Inoiz argitaratu gabeko Jimi Hendrixen 12 abestirekin disko bat kaleratuko dute, bihar

The Jimi Hendrix Experience hirukotekoak ez ziren musikariekin lan egiteko nahia eduki zuen hil baino pare bat urte lehenago, eta horren emaitza da 'People, Hell & Angels' lana

Igor Susaeta.
2013ko martxoaren 4a
18:02
Entzun

Experience Hendrix LLC eta Legacy Recordings-en —Sony Music disketxearen adar bat— elkarlanaren fruitua da diskoa. Haien arabera, soinuen anitazun erabatekoa da lanean, metalak, teklatuak, perkusioa eta beste gitarra bat gehitzea erabaki zuelako Hendrixek.

Janie Hendrixek, Eddie Kramerrek eta John McDermottek ekoitzi zuten diskoa, eta  Stepehen Stillsekin (Buffalo Springfield), Buddy Miles bateria jotzailearekin, edo Billy Cox gitarrista eta baxu jotzailearekin grabatu abestiak Hendrixek, besteak beste.

27 urte baino ez zituen Hendrixek, 1970ean gaindosi batek jo hil zenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.