Inoiz baino aurkezpen gehiago Idazleen Biltzarrean

29. aldiz egingo dute astelehenean Saran, eta, besteak beste, Pier Paul Berzaitz kantaria sarituko dute

Jendea liburuen ikusmiran, iazko biltzarrean. GAIZKA IROZ.
Erredakzioa
Baiona
2012ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
29. Idazleen Biltzarra egingo dute datorren astelehenean, Saran. Antzolatzaileek adierazi dute «inoiz baino aurkezpen gehiago» egingo direla aurten. 100 bat egile, 25 elkarte eta 17 bat argitaletxe bilduko dira Sarako kiroldegian. Besteak beste, gainera, Pier Paul Berzaitz kantaria eta Ziburuko Jakintza elkartea sarituko dituzte. Abeslari zuberotarrak Hemen diskoa kaleratu zuen iazko azaroan. Elkar argitaletxeak emandako Gazteluma saria —Ipar Euskal Herriko idazle gazteentzako izaten da—, berriz, Peio Jorajuriak jasoko du, Otalatz liburuagatik. Biltzarraren helburu nagusia izaten da liburu uzta erakustea, eta aurtengoa bete-betea dator.

10:00etan zabalduko ditu ateak biltzarrak. Ondotik, Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztuko ditu: Xiberoko Antzertia eta Pastorala; Bertze prediku batzuk; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, eta Onomastique du Nord du Pays Basque. Eusko Ikaskuntzak, gainera, urtero bekak banatuko dizkie 14 ikasleri. Arratsaldean aurkezpen gehiago egingo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.