MUSIKA

Ipar Euskal Herriko kantu txapelketa, apiriletik aitzina jokatuko da

Erredakzioa
2005eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Nafarroa Behereko finalerdiekin abiatuko da Ipar Euskal Herriko kantu txapelketa. Lehenengo finalerdia, 6-11 urte bitarteko haurrena, apirilaren 9an jokatuko da. Hurrengo egunean, apirilaren 10ean, 11-15 urteko gaztetxoen txanda izango da.

Nafarroa Beherean ez ezik, Zuberoan eta Lapurdin ere egingo dituzte finalaurrekoak. Lapurdikoak maiatzaren 14an eta 15ean izango dira, Hazparnen; eta, Zuberoakoa apirilaren 17an jokatuko da, Maulen. Hiru probintzietako finalerdietan lehen hiru edo lau postuetan (oraindik erabaki gabe dago) sailkatzen direnek abestu ahal izango dute finalean. Haurrek banaka, binaka edo taldeka parte hartuko dute.Txapelketa horren helburu nagusiak euskal kantu tradizionala sendotzea, sorkuntza sustatzea eta kantua zabaltzea dira, antolatzaileen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.