1. Har ezazu aintzat maisu bat (Poe, Maupassant, Kipling, Txekhov), jainkoa berbera bezala.
2. Sinets ezazu ezin iritsizko gailurra dela zure artearena. (...).
3. Eutsi iezaiozu, ahal bezainbatean, imitatzearen tentazioari (...).
4. Izan ezazu fede itsua, ez garaipenerako zure ahalmenean, baizik-eta garaipena gutiziatzen duzun grina horretan. (...).
5. Ez zaitez idazten has, lehendabiziko hitzetik nora zoazen jakin ezean (...).
6. (...) Behin hitzen jabe zarenean, ez zaitezela arduratu kontsonante edo asonante diren beren artean.
7. Ez ezazu, beharrik ezean, adjektibatu. (...).
8. Har itzazu pertsonaiak eskutik eta eraman itzazu atzeraino irmoki, ezarri zenien bidetik kanpo besterik ezer ikusi gabe. (...) Betegarrietatik garbitutako nobela da ipuina; ripioen bahetik irazia.
9. Ez ezazu emozioaren agindupean idatz. (...).
10. Ez ezazu, idazten diharduzunean, adiskideengan pentsa; ezta zure historiak eragingo duen zirraraz ere. Konta ezazu, kontakizunak zure pertsonaien giro txiki bildu horrentzat ezik interesik ez baleuka bezala; zu zeu izan zintezkeelarik, gainera, pertsonaia horietako bat. Ez da beste inolako modurik ipuinean bizia sortzeko.
DEKALOGOA
Egilea: Horacio Quiroga.
Jatorrizko hizkuntza: gaztelania.
Jatorrizko izenburua: Decálogo del perfecto cuentista.
Itzulpena: Jesus Mari Mendizabal Bizargorri.
Liburuaren izenburua: Eguzki kolpea.
Argitaletxea: Alberdania.
Urtea: 2009.
Aurkezpena: Duela 75 urte egin zuen bere buruaz beste Horacio Quiroga uruguaitar idazleak. Jesus Mari Mendizabal Bizargorri-k Euskadi saria irabazi zuen 2010ean haren Eguzki kolpea ipuin bildumaren itzulpenagatik; liburu horretan aurki daiteke Quirogaren dekalogo ezagun hau osorik euskaratutik.
Literatura. Pasarte hautatua. Horacio Quiroga
'Ipuinlari perfektuaren dekalogoa'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu