Irati Jimenez sarituko dute liburu saltzaileek

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Irati Jimenez, Jon Bilbao eta Rosa Montero idazleek eta Iñaki Mendizabal kazetariak Paperezko Eskuargia saria jasoko dute bihar, Bilbon, Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak antolatutako Liburuaren Galan. Irakurketaren eta liburuaren aldeko lana saritzen du elkarteak Paperezko Eskuargiak banatuta.

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldiek aldaketak izango dituzte aurten, apirilaren 23a Aste Santuko oporren barruan egokituko delako. Bilboko eta Iruñeko liburu saltzaileek hilaren 15ean egingo dute ohiko azoka, ostiralarekin, eta Iruñekoek asteburuan, hilaren 16an eta 17an. Donostian ez da ohiko azokarik egingo aurten Gipuzkoa Plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.