Aurkikuntza

Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko idazkunak III. mendekoak direla baieztatu dute laborategiek

Hainbat laborategi espezializatutan aztertu dituzte aztarna horiek, baina ikerketa nagusia Frantziako CEA-CNRS espektroskopia nuklearreko zentroan egin dute. Aurkikuntzak zalantzan jarri dituzten artikulu eta iritziak "axolagabeak eta gutxi dokumentatutakoak" direla iritzi diote.

2006ko azaroaren 24a
18:46
Entzun
Iruña-Veleaiako (Araba) aztarnategia aztertzen ari den ikerlari taldeak hango aurkikuntzei buruzko azalpenak eman ditu gaur, Eliseo Gil arkeologoa, taldeko zuzendaria, buru zutela. Azkenaldian, han aurkitutako aztarnen egiazkotasuna zalantzan jarri duten artikuluak eta iritziak plazaratu dira, batik bat, euskarazko idazkunen inguruan. Ikertzaile taldeak azaldu du iritzi sorta horri aurre egitea zela gaurko agerraldiaren helburu nagusia.

Ildo horretatik, euskarazko idazkunak zituzten aztarnak hainbat laborategi espezializatutan aztertu dituztela jakinarazi dute, hain justu, noizkoak ziren zehazteko. Ikerketa horiek egin aurretik III. eta VI. mende artean kokatu zituzten idazkunak Iruña-Veleiako arkeologoak, eta gaur agertu dutenaren arabera, III. mendekoak direla baieztatu dute laborategiek. Azterketa nagusiak Frantziako CEA-CNRS espektrologia nuklearreko laborategietan egin dituzte.

Ruben Cerdan ikerketan parte hartzen ari den fisikari nuklearrak agertu duenez,halakorik balego faltsifikazio txikiena antzemango lukete froga horiek. Ildo horretatik, aurkikuntzen egiazkotasuna zalantzan jarri duten artikulu eta iritziak "axolagabe eta gutxi dokumentatutakotzat" jo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.