Musikari askotxori irakurri izan diot musika soilik irudi bidez kontsumituko dela etorkizunean. Itxura batera, musikazale eta entzule obsesiboki amorratu garen orori tripak nahasten dizkigun baieztapena izan daiteke, amorrazioa edo frustrazioa sortzeko adinako probokazioa bihurtu arte. Baina kontzertu batera joatea aski da, edo joan gabe ere, kontzertu bateko entzuleriari ateratako argazki bati begiratzea aski da, irudiaren aldeko aldarri (itxuraz) eztabaidagarri honek bere arrazoiak badituela konturatzeko. Begiz edo belarriz adina argazki kameraz armatutako entzuleriak ematen dizkio arrazoiak, arazorik gabe. Nonbait, balio digu argazki batek edo kalitate txarreko eta soinu distortsionatuko bideo dardarti batek kontzertu gisa. 50 metro luzeko agertokitik datorren soinu masa erraldoia, sakelako telefonoaren zentimetro bakarreko mikrofonoaren eta hazbete guti batzuetako pantailaren bidez bizitzeak merezi duela ematen du. Hala agintzen du kultura berriak. Ze, esajeratua dirudien arren, ez gaitezen engaina, gero eta gehiago entzuten dugu musika baldintza hauetan. Fast food estiloan, alegia: lehendabizi lehengaiak bildu, jatorrizko zaporea kendu denei, eta ondotik, masa hori guztia, zapore eta ko-lore artifizialekin apaindu. Eta zenbat eta musika gehiago entzun horrela, orduan eta ari-nago bihurtuko dugu musika bera ere. Ez bada jada beranduegi...
XX. mendean bolumenaren lasterketa bizi izan zuenmusikaren munduak. Urtetan,musikari eta ekoizle anitzek, euren diskoak bertzeenak baino ozenagoak izatea zuen helburu nagusi. Edozein preziotan. Musikaren kalitatea bera(eta bidenabar ñabardura mordoa) galtzeko arriskua barne. XXI. mende honetan, aldiz, badirudi irudia bihurtu dela borrokarako edo leiharakoarrazoi. Gaur egun, musikari eta ekoizle anitzek, guk euren kantuak bertzeenak bainolehenago ikustea nahi du. Ez dakigu oraindik zehazki ze preziotan.
Bi ahotsetara
Irudiaren prezioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu