Euskal Irudigileak elkarteak Irudika Ilustrazioaren Topaketa Profesioanalaren lehen edizioa antolatu du Gasteizen; ostiralean eta larunbatean egingo du, Artium Museoan. Gaur goizean aurkeztu du topaketa Euskal Irudigileak Elkarteak Gasteizen, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiarekin batera. lrudikak nazioarteko azoka izateko bokazioa du, eta lehen edizio honekin esparruko profesionalei "etengabeko prestakuntza espezializatua" eskaini nahi zaie. Horretarako, ilustrazio, komiki eta animazio munduan erreferentzia diren pertsona ezagunen eskutik, mahai inguruak, hitzaldiak, tailerrak era erakusketak eskainiko dira. Besteak beste, honako hizlariek parte hartuko dute asteburuko jardunaldietan: Isidro Ferrer, Mikel Casal, Elena Odriozola eta Mikel Valverdek. "Eztabaida eta gogoeta egiteko topaketa" bat izango dela azaldu du Elisabeth Perez Euskadiko Euskal Irudigileak elkarteko lehendakariak. Haren esanetan, Irudika-k Euskal Herriko ilustratzaileen "erakusleiho" bat izan nahi du bi egunetan.
Egileek euren egitasmo pertsonalak ahalik eta modurik hoberenean sor ditzaten, b lehiaketa antolatu dituzte: irudigintzakoa bata, eta animaziokoa bestea. Irabazleek 1.000 euroko sariaz gain, bi eta hiru hilabete arteko egoitza artistiko bana ere eskuratuko dute Gasteiz, Bilboarte eta Algoulemeko La Masion des Auteursen. Halaber, negoziorako espazio bat ere sortzeko asmoa dute topaketan, profesionalek hitzorduak finkatu ditzaten.