Juan Ramon Corpas Nafarroako Kultura eta Turismo kontseilariak helikopteroan egindako bidaiak, krisi ekonomikoak eta, nola ez, Yolanda Barcina Iruñeko alkateak betetzen dituzte peñek aurtengo sanferminetarako egindako pankartak.
Ia dena prest dago egun batzuen buruan San Fermin jaiak hasteko. Atzo peñek euren pankartak aurkeztu zituzten.
Gaur, Gora Iruñea plataformak Udaleko osoko bilkuran egitekoa zen, baina Arrigorriagako atentatua dela-eta bertan behera geratu da eta hurrengo astera atzeratu dute. Bertan Gora Iruñeak Takoneran herri programako ekimenetarako gunea izateko mozioa aurkeztu behar zuen NaBaik. Mozioa PSNk eta ANVk babestuko zutela adierazi zuten. Hiru alderdi horien babesa nahikoa da plataformaren eskaera aurrera ateratzeko. UPNk aurkako botoa emango duela iragarri du, "gune politikoa" dela argudiatuz.
festak
Iruñeko peñek pankartak prest dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu