Irudia. Donostia
ISILDUTAKO HITZAK, INOIZ BAINO OZENAGO
Iraganean isilarazi zituzten emakumeen ahotsen bozgorailu izan zen atzo Donostiako Viktoria Eugenia antzokia. 1936ko gerra eta gerra ostea pasatu behar izan zuten emakumeek euren testigantzak taularatu zituzten Amantalen ahotsa ikuskizunean; horiekin batera, kultur arloko dozenaka emakumek parte hartu zuten. Testigantzez gain, bertsoak, musika, dantza eta antzerkia elkartu zituzten oholtza gainean. Gerra kontuak ez ezik, gizarteko beste hainbat alor ere jorratu zituzten. Amantalen kultur elkartearen ekimena izan da, gerra hasi zela aurten 75 urte bete direla aitzakiatzat hartuta. Emanaldi bakarra prestatu dute; beraz, ez da besterik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu