Atzo banatu zituzten 2016ko MIN Espainiako Musika Independentearen Sariak Madrilgo Apolo antzokian, eta Jabier Muguruzak eskuratu zuen Etxepare Euskarazko Album Onenaren Saria Barnasants 2015 diskoarekin. Mikel Urdangarin (MMXV), Sorkun (Ziklomorphosia), Ken Zazpi (Phoenicoperus) eta U.K. Bill (Ez nago lo) ziren beste finalistak. Sari nagusiak publikoak Internet bitartez emandako botoen arabera ematen dituzte.
Bestetik, Belako taldea Artista Onenaren Saria eta Zuzeneko Onenaren Saria irabazteko hautagaien artean zegoen, baina ez zuen jaso saririk. Vetusta Morla taldeak irabazi zuen bi ataletan.