Zinema

Jafar Panahi, Nanni Moretti, Hirokazu Kore-eda eta Woody Allenen filmak izango dira Perlak sailean

Nazioarteko zinema jaialdietan nabarmendutrako filmak ikusteko aukera emango du Donostiako Zinemaldiko sailak

Jafar Panahiren "Taxi Téhéran" filma. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
Juan Luis Zabala
2015eko abuztuaren 12a
12:11
Entzun

Perlak sailaren barruan, ohi bezala, nazioarteko zinema-jaialdietan aurten aurkeztutako film garrantzitsuenetakoak ikusteko aukera emango du Donostiako Zinemaldiak.

Aukeratutako filmen artean, honako hauek izango dira: Jafar Panahiren Taxi Téhéran, Berlingo zinema-jaialdian Urrezko Hartza irabazi zuen filma; Alfonso Gomez-Rejonen Me and Earl and the Dying Girl, Sundance zinema-jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Publikoaren saria eskuratu zituena;  Hou Hsiao-Hsienen Nie yinniang / The Assassin, zuzendari onenaren saria Canneseko zinema-jaialdian; eta zinema-jaialdi horretan bertan Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu zuen filma, Laszlo Nemesen Saul Fia / Son of Saul.

Horrez gain, beste hainbat zuzendari ezagunen lan berriak ere ikusi ahal izango dira: Arnaud Desplechin, Jia Zhang-ke, Charlie Kaufman, Hirokazu Kore-eda, Nanni Moretti, Pablo Trapero edota Denis Villeneuverenak, adibidez
.

Woody Allenen film berria ere, Irrational Man, Perlak sailean jasota dago, lehiaketaz kanpo. Sail honetako gainerako filmak Publikoaren saria jasotzeko lehiatuko dira. Saileko film bakoitzaren lehendabiziko emanaldi publikoan izandako ikusleek emango dute saria, boto bidez. Publikoaren sariak bi errekonozimendu egiten ditu: film onenaren saria, 50.000 eurokoa, eta Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa. Publikoaren saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.

Honako hau da film guztien zerrenda:

Lehiaketan:Anomalisa (Charlie Kaufman, Duke Johnson, AEB), Black Mass (Scott Cooper, AEB), El clan (Pablo Trapero, Argentina-Espainia), Hitchcock / Truffaut (Kent Jones, AEB), Me And Earl And The Dying Girl (Alfonso Gomez-Rejon, AEB), Mia madre (Nanni Moretti, Italia-Frantzia-Alemania), Nie Yinniang / The Assassin (Hou Hsiao-Hsein, Taiwan), Saul Fia / Son of Saul (Laszlo Nemes, Hungaria), Shan He Gu Ren / Mountains May Depart (Jia Zhang-Ke (Txina-Frantzia-Japonia), Sicario (Denis Villeneuve, AEB), Taxi Téhéran (Jafar Panahi, Iran), Trois souvenirs de ma jeunesse / My Golden Days (Arnaud Desplechin, Frantzia), Umimarchi Diary / Our Little Sister (Hirokazu Kore-eda. Lehiaketatik kanpo:Irrational Man (Woody Allen)

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.