Josu Veneroren Jainko txiki eta jostalari hura dokumentala estreinatu dute gaur iluntzean Bilboko Campos Eliseos antzokian. Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Asier Valverderen izenburu bereko CD-liburua du oinarri Josu Veneroren lanak. Euskal Herrian aurkeztu ondoren, lau sortzaileek New Yorkeko Bowery Arts & Science gunean aurkeztu zuten CD-liburua, zuzeneko emanaldi batean, eta orduan jasotako irudiak dira Josu Veneroren dokumentalaren oinarria.