ARTEA

Jaurlaritza Txillida-Leku zabaltzeko “oinarrizko akordietara” iritsi da

Txillidaren oinordekoekin negoziatu eta museoa “esku publikoetara” nola aldatu “aztertzen” hasiko da Kultura Saila, Cristina Uriarte sailburuak adierazi duenez.

Berria.info
2014ko martxoaren 5a
10:09
Entzun

Eusko Jaurlaritza Eduardo Txillida zenaren oinordekoekin «oinarrizko akordioetara» iritsi dela, eta Txillida-Leku museoa «esku publikoetara» nola aldatu «aztertzen» hasiko dela adierazi du Cristina Uriarte Kultura sailburuak Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduren galderei erantzunez, berak zuzendutako sailak egindako lanari buruz mintzatu denean.

Jaurlaritzak familiarekin aurten hasiko dituen negoziazioek museoa esku publikoetara pasatzeko balio izatea espero du Uriartek, «modu diskretu batean, argazkirik gabe». Ez du argitu haatik Eusko Jaurlaritzak museoa erosteko asmoa duen, ezta museoaren kudeaketaz nor arduratduko den ere. Familiarekin egingo diren negoziazioetan, kudeaketra eredua eta ondorio ekonomikoak izango dira aztergai, Uriartek esan duenez.

Hiru urtetik gora dira dagoeneko familiak museoa itxi zuenetik. Museoa berriro zabaltzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin izandako negozioazioek ez zuten fruiturik eman. Erakunde publikoei museoa erosteko aukera planteatu zieten Txillidaren oinordekoek, baina haiek ez zieten bideragarri iritzi aukera horri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.