Jaurlaritzak 44.000 kultura bonu salgai jarriko ditu Gabonetan

Bakoitzak 25 euro balioko du, baina erosleak 40 euro izango ditu hainbat dendatan erosketak egiteko

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak 44.000 kultura bonu jarriko ditu salgai Gabonetako kanpainan. 660.000 euro erabiliko ditu egitasmoa sustatzeko, eta horrela, hainbat euskarritako kultura produktuen erosketa diruz lagunduko du. 25 eurotan salduko dituzte bonuak; erosleentzat, ordea, 40 euroko balioa izango dute, eta hainbat dendatan egin ahal izango dituzte erosketak. Gainerako 15 euroak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu.

Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era erosi ahal izango dira kultura bonuak, finantza erakunde kolaboratzaileen kutxa automatikoetan; erabiltzeko epea, berriz, abenduaren 12tik urtarrilaren 20ra bitarte izango da. Epea amaituta, ez dute ordaintzeko baliorik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.