Jaurlaritzak beste 7.500 bonu jarriko ditu salgai
KULTURA. Herritarrek kultura bonuaren kanpainari harrera ona egin diotenez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 112.500 euroko aparteko ekarpena egitea erabaki du, eta beste 7.500 bonu jartzea salgai. Aurrezki kutxek atzo emandako datuen arabera, kontsumitzaileentzat salgai jarritako kultura bonuen %84,46 salduak zeuden ordurako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu