Donostiako 72. Musika Hamabostaldia igandean hasiko bada ere, lehen kontzertuak pare bat egun lehenago egingo dira. Aurtengo berrikuntzetako bat Musika Hamabostaldiak eta Jazzaldiak elkarlanean antolatutako kontzertua da, musika klasikoa eta jazza uztartuko dituen piano emanaldia: Alexis Delgado madrildarrak eta Iñaki Salvador donostiarrak Juan Sebastian Jazz Bachen obraren inguruko kontzertua emango dute bihar gauerdian, Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Txandaka ariko dira bi pianistak, Bachen obra interpretatzeko modu bat baino gehiago dagoela erakusteko.
Bihar bertan, baina ordu batzuk lehenago, 20:00etan, Esteban Elizondok organo zikloa zabalduko du Ataungo San Martin elizan (Gipuzkoa). Hango organoaren 250. urtemuga ospatzeko, tresna horren soinu aukera guztiak entzuteko parada emango du Elizondok, Espainiaren eta Italiaren eragineko organo musikan oinarritutako egitarau batekin. Antonio de Cabezon, Francisco Correa de Arauxo, Juan Bautista Cabanilles, Domenico Zipoli, Nicolo Moretti eta beste konpositore batzuen obrak joko ditu Elizondok Ataunen.
Jazza, klasikoa eta organo musika hastear den ekitaldiaren atariko gisa
Alexis Delgado, Iñaki Salvador eta Esteban Elizondok hasiera ofizialari sarrera egingo diote bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu