Jazzaldiko Jazz Band Ball, soulari eskainia
Sharon Jonesek eta Alabama Shakesek hasiko dituzte Kursaaleko terrazetako eta Zurriolako saioak
Jazz Band Ball emanaldiarekin hasi izan da azken urteotan Donostiako Jazzaldia. Aurten ere hala izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dute soulari eskainiko diotela. Beraz, datorren uztailaren 19an, doako zortzi kontzertu ikusi eta entzun ahal izango dira Zurriolako hondartzan eta Kursaaleko terrazetan. Sharon Jones & The Dap-Kings eta Alabama Shakes talde berritzaileak igoko dira aurrenik oholtzara egun horretan. Haiekin batera, The Excitements eta Dayna Kurtz ere arituko dira. Era berean, Euskal Herriko Travellin' Brothers Big Band, Triz3ps eta Nevermind Trio & Julen Izarra taldeek ere joko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu