Jean-Paul Belmondo omenduko du Cannesek
ZINEMA. Jean-Paul Belmondo omenduko du aurtengo Cannesko zinema jaialdiak, «inoizko aktore frantziarrik handienetakoa» delakoan. Maiatzaren 11tik 22ra egingo dute jaialdia, eta hilaren 17an, haren omenezko gaualdian parte hartuko du aktoreak. Han, Belmondoren ibilbideari buruz Vincent Perrotek eta Jeff Domenechek egindako dokumentala emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu