Xabier Leizaola
Jende ugari bildu da Xabier Leizaolaren hileta elizkizunetan
Arratsaldeko zazpiak eta erdietan hasi dira Donostiako San Vicente Elizan Xabier Leizaolaren hileta elizkizunak. Iparragirre Argitaletxeko eta =i Deia =i egunkariko administrazio kontseiluko presidente Xabier Leizaola igande goizean zendu zen Donostian.
Jende ugari bildu da Leizaolaren hileta elizkizunean. Leizaola 1926. urtean jaio zen Donostian. Oso gazte zela Venezuelara joan behar izan zuen, erbestera. Leizaola duela sei urte itzuli zen Euskal Herrira. Eusko Jaurlaritzako erbesteko lehendakari Jesus Maria Leizaolaren iloba zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu