Kontzertua

Jendea gustura atera da The Rolling Stones-en kontzertutik

38.000 lagunetik gora izan dira bart gauean The Rolling Stones taldea bertatik bertara ikustera Bilboko San Mames futbolzelaian bildu direnak. Une batzuetan eromena nagusitu da bildutakoen artean, bizi guztian miretsitako talde mitikoa hain hurbil sentitzean. Jende gehiena gustura atera da kontzertutik, eta Mick Jaggerrek eta taldekideek azaldutako energia eta ikuskizunerako erabilitako baliabide tekniko handiak goraipatu dituzte.

2003ko ekainaren 26a
14:00
Entzun
Euskaraz egin zuen Mick Jaggerek lehen agurra: "Azkenean, hemen gaude", esan zuen. Izan ere, duela bost urte Bilbon eman beharreko kontzertua bertan behera utzi zuten azken unean, Jagger bera eztarritik gaixo jarri zelako. Baina, azkenean hantxe ziren, San Mames leporaino betetzen zuten milaka jarraitzaileen gozamenerako.

Bi ordu inguru iraun zuen kontzertuak eta ikuskizunetik ere asko izan zuen. Izan ere, The Rolling Stones taldeak erabiltzen dituen baliabide teknikoak izugarriak dira: bi eszenatoki (bat 1.675 metro koadrokoa) , pantaila erraldoiak, argiak, suarekin osatutako bi mingain… Dena den, beren betiko errepertorioaren errepasoan oinarritu ziren bi ordu horien ondoren, bis bakarra egin zuten: Jumpin Jack Flah jo zuten su-festa koloretsuekin lagunduta.

Irteeran, jendea gustura; batik bat, Mick Jaggerrek eta osterantzeko taldekideek jada urte mordoska bat duten arren —60 urteren bueltan dabiltza— erakutsitako indar eta sasoiarekin. Izan ere, taula gainean egin zituen jauzietako asko gaztetan egin zituenaren parekoak ziren. Kontzertutik ateratzen ari zen jendearen artean gehien entzuten zen komentarioa horixe zen: kontzertua ederra izan zela eta The Rolling Stones-eko kideak sasoian daudela. "Gau mitikoa" ere aipatzen zuten zenbaitzuk.

Jende ezagun ugari bildu zenkontzertuan. Besteak beste, Idoia Zenarruzabetia Jaurlaritzako lehendakariordea ikus zitekeen palkoetako batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.