Kutxa Kultur Fest

Jendetza, Igeldoko jaialdi erraldoian

Giro bikainaz gozatu dute lehen egunean Kutxa Kultur Festera gerturatu dire milaka lagunek. Bihar arte luzatuko da jaialdia, eta besteak beste '!!! (Chk, Chk, Chk)' estatubatuarrak izango dira bertan.

Berri Txarrak izan zen bart Igeldon. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 3a
14:14
Entzun

Milaka lagun batu ziren bart Donostiako Igeldo mendian, musika entzun eta jaialdiaz gozatu asmoz, eta Kutxa Kultur Fest-ek ez zien huts egin. Atzo arratsaldean hasi eta bihar arte luzatuko den jaialdiak, denen gustuko musika eta ekitaldiak dakartza berekin. Bart jende gehien bildu zutenen artean izan ziren Berri Txarrak, Local Natives eta L.A.

Amor de Tokyo talde nafarrak eman zion hasiera jaiari. Ordea, iluntzeko lehen orduetan oraindik jende gutxi zen Igeldoko parkean, baina erlojuek aurrrea egin ahala, betez joan ziren inguruak, eta L.A.-ren txanda heldu zenerako beteta zeuden eskenatoki inguruak.

Gaur ere izango da zer ikusi eta zer entzun. Besteak beste, bertan izango da !!! (Chk, Chk, Chk). Estatubatuarrak 2014an ziren etortzekoak Donostiara, baina arrazoi pertsonalak medio, bertan behera utzi zuten kontzertua. Haiek jarraitzaileek gaur izango dute taldea zuzenean ikusteko aukera Igeldoko Kutxa Kultur Fest-en.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.